orkestra
Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen lehenengo kontzertua, Arriaga antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean.
Sortu zenetik, honakoak izan ziren orkestraren zuzendari titularrak: Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden ,Theo Alcántara eta Juanjo Mena. 2008ko uztailaz geroztik Günter Neuhold da orkestraren zuzendari titular eta artistikoa.

2003ko uztailean, Valery Gergievek BOS gonbidatu zuen, Juanjo Menaren zuzendaritzapean, San Petersburgoko Mariinski antzokian aritzeko, hiriaren 300. urteurrena ospatzeko ekitaldietan. Kontzertu horrek berebiziko garrantzia izan zuen orkestraren nazioarteko proiekzioan; izan ere, sarritan gonbidatzen dute Nanteseko Les folles journées eta Marseillako La Roque D'Antheron jaialdietan.

Izaera historikoko birez gain, BOS sarritan aritu da Madrileko Auditorio Nazionalean eta Donostiako Musika Hamabostaldian, bai eta Santanderreko Nazioarteko Jaialdian, Pariseko Jaialdian, Cuencako Eliz Musikako Jaialdian eta Ibermusicako "Munduko Orkestrak" zikloan. 1998ko martxoan Carmelo Bernaola, Cristóbal Halffter eta Luis de Pablo musikagileak Madrileko Complutense Unibertsitateko Honoris Causa Doktore izendatzeko ekitaldiko kontzertuan aritzeko gonbidatu zuten, eta hiru maisuen lanak interpretatu zituzten. 1998an Euskadiren ordezkari izan zen Lisboako Erakusketa Unibertsalean, eta 1999an Bilboko Euskalduna Jauregiaren inaugurazioan hartu zuen parte.

BOSek zuzendari ospetsu asko izan ditu, besteak beste, Enrique Fernández Arbós, Bartolomé Pérez Casas, Ataulfo Argenta, Hans Von Benda, Eduardo Toldrá, Sir Malcolm Sargent eta Igor Markevitch, bai eta Charles Dutoit, Ros Marbá, García Asensio, Jerzy Semkow, Josep Pons eta Aldo Ceccato ere. Maurice Ravel, Jesús Guridi, Pablo Sorozábal, Jesús Arambarri, Krzysztof Penderecki, Carmelo Bernaola, Luis de Pablo, Ernesto eta Cristóbal Halffterren esku ere instrumentatua izan da, eta beste musikagile batzuk ere aritu dira beren lanak zuzentzen.

BOS, bere ibilbide lzuean, bakarlari handienetako batzuekin aritu da: José Iturbi, Arturo Rubinstein, Jacque Thibaud, Vladimir Horowitz, Fritz Kreisler, Joseph Szigeti, Henryk Szeryng, Vlado Perlemuter, Mstilav Rostropovich, Salvatore Accardo, Rugiero Ricci, Joaquín Achúcarro, Felix Ayo, Nicanor Zabaleta, Maurice André, Mischa Maisky, Uto Ughi, Narciso Yepes, Alicia de Larrocha, Boris Belkin, Ivo Pogorelich, Jean Pierre Rampal, Viktoria Mullova, Asier Polo, Truls Mork eta Frank Peter Zimmermannekin, besteak beste. Ahotsen artean, ondokoak aipatu ditzakegu: Victoria de los Angeles, Montserrat Caballé, Alfredo Kraus, Plácido Domingo eta Luciano Pavarotti, bai eta Bilboko Koral Elkartea, Donostiako Orfeoia eta EHUko Abesbatza ere.

Grabatutako diskoen artean, Jesús López Cobosekin grabatutako Arriagaren lanak (1985), Usandizagaren Mendi-Mendiyan opera eta Guridiren Amaya opera eta El Caserío zartzuela nabarmentzen dira, denak ere Naxos disko-etxerako. Konpainia horretarako, euskal musikari buruzko bilduma interesgarria osatu du, izan ere, Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi eta Sarasateren lanak grabatu ditu CDetan, Juanjo Menaren zuzendaritzapean.

Euskalduna Jauregiko abonoko denboraldiaz gain, Bizkaiko herrietan aritzen da, OLBEren operetan kolaboratzen du eta birak eta irteerak egiten ditu. Horretaz gain, 1985az geroztik kontzertu didaktikoak egiten ditu -aitzindaritzat har dezakegu ekimen mota honetan.

BOSen jarduerak zale ugarien laguntzari eta Babesleen -Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala- ekarpenei esker garatzen dira.

BOSen eta Günter Neuholden (zuzendaria) curriculumak

DOC formatua | bi hizkuntzazkoa | 126 Kb

jaitsi

Otsaila 2012
AlArAsOgOsLrIg
4
 
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA   Palacio Euskalduna Jauregia Abandoibarra Etorbidea, 4 - 48011 Bilbao
Telefonoa: +34 94 40 35 205 Faxa: +34 94 40 35 115 E-posta: abonados@bilbaorkestra.com