promozioak
MURGILDU ZAITEZ BOSEKIN

Azaroaren 1etik aurrera


Promozio berezia BOSek Facebook edo Tuenti-ren dituen lagunentzat.
2009-2010 denboraldi sinfonikoan, BOSek 800 sarrera banatuko ditu zuon artean. Sarrera horiekin, denboraldi honetako 3. programatik 18. programara bitarteko ostegunetako kontzertu guztietara joan ahal izango zarete.
 
16 kontzertu eskainiko dira, eta bakoitzerako bina sarrerako 25 sorta banatuko dira guztira. Sarrerak eskuratu ahal izateko, bi baldintza baino ez dituzue bete behar; gure Facebook edo Tuenti orrialdean izena ematea, eta beherago aurkituko duzuen izena emateko buletina behar bezala betetzea.

Nola funtzionatzen du?
Oso erraza da. Buletinean, zein kontzertutara joan nahi duzun galdetzen dizugu. Gehien interesatzen zaizkizun hiru kontzertuak aukeratzeko eskatzen dizugu. Hortaz, lehenetsi duzun kontzertuan lekurik ez badago, bigarrenerako sarrerak emango dizkizugu, eta bigarrenean ere tokirik ez badago, aukeratu duzun hirugarrenerako sarrerak jasoko dituzu.

Eta hiruretako batean ere lekurik ez balego? Ez dio axola. Posta elektronikoa igorriko dizugu, eta leku libreak dituztenen artean beste hiru kontzertu aukeratzeko eskatuko dizugu. Prozedura horri jarraituko diogu, harik eta 16 kontzertuetarako 800 sarrerak banatzen ditugun arte.  

Zorte txarra bazenu eta sarrera guzti-guztiak banaturik baleude, ez etsi. Facbookeko gure lagunekin izango dugun harreman bereziaren hasiera besterik ez da hau.
Ahalik eta aukera gehien eskaintzeko, BOSen Facbookeko lagun bakoitzak bina sarrerako sorta bat baino ezin izango du eskuratu sustapenean. Izan zaitez eskuzabala, eta eman iezaiezu zure lagunei esku-eskura daukaten aukera honen berri.

Kontzertuaren eguna posta elektroniko bidez konfirmatuko dizugu, eta sarrerak emanaldiaren aurreko orduetan jaso ahal izango dituzu Euskalduna Jauregiko txarteldegian.  Horrela bada, goza ezazu inoiz baino gehiago  Musika Handiaz, BOSen eskutik.
  • 1. Auk. 2. Auk. 3. Auk.
    * 3tik 18ra aukeratu

  • Ez dut jaso nahi informazio komertzialik Fundazioaren produktu edo zerbitzuei buruz.
  • Ez dut jaso nahi informazio komertzialik Fundazioarekin lankidetza hitzarmena egiten duten enpresen produktu edo zerbitzuei buruz.
*OHARRA: eremu guztiak derrigorrezkoak dira.
Uztaila 2010
AlArAsOgOsLrIg
31
 
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA   Palacio Euskalduna Jaureguia Abandoibarra Etorbidea, 4 - 48011 Bilbao
Telefonoa: +34 94 40 35 205 Faxa: +34 94 40 35 115 E-posta: abonados@bilbaorkestra.com