hurrengo kontzertuak

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

2012(e)ko Otsailaren 9a

BOS DENBORALDIA 10

Abonuak: Hastapena
Lan handiak bakarlari handientzat

Lekua: Euskalduna Jauregia
Ordua: 20:00

A. Dvorák:Kontzertua biolontxelo eta orkestrarako, op. 104
Moussorsky/Ravel:Erakusketa bateko koadroak
 
Gautier Capuçon, biolontxeloa
Pavel Kogan, zuzendaria

2012(e)ko Otsailaren 6a

BOS GANBERA MUSIKA 5

Lekua: Euskalduna Jauregia
Ordua: 20:00

E. Varese: Ionisation
G. Mahler / J. Grubbs: 5. sinfoniaren adaggiettoa
C. Chavez: Tocatta
E. Granados / J.J. Soldevilla: 5. zenbakidun dantza
P.I. Tchaikovsky / D. Steinquest: Intxaur-hauskailua 

                  BOSen eta EOSen perkusio sekzioak

2012(e)ko Maiatzaren 18a

Kontzertua Bilboko Kontserbatorioarekin lankidetzan

J. Brahms: Variaciones sobre un tema de Haydn (20’)
J. Brahms: Concierto para violín y orquesta en Re mayor (36’)
 

Aitzol Iturriagagoitia, biolina
Maite Aurrekoetxea, zuzendaria

albisteak

2012(e)ko Urtarrilaren 18a

JARDUEREN AURKEZPENA ALOR DIDAKTIKOA 2011-2012

Urteetan zehar, BOS orain dela 24 urte jarduera mota hauek egiten hasi zenetik, hain zuzen ere, BOSek etengabe hazten doan konpromisoa mantendu du musika-didaktikarekin, izan ere, talde sinfoniko batek gauzatu beharreko jarduera garrantzitsuenetakotzat jo izan da beti.
Aurten, Bilbon tradizio handia daukaten Kontzertuak Familian gero eta hurbilago daudela aprobetxatuz, BOSek 2011-2011 denboraldian egin dituen edo egingo dituen jarduera didaktikoak modu bateratuan aurkeztu nahi ditugu.

2011(e)ko Abenduaren 12a

BOSek bat egin du Kultura Bonuaren kanpainarekin, oso eskaintza bereziarekin

BOSek bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Bonua programarekin, oso eskaintza berezia sartuz; izan ere, aparteko deskontua duten sarrera-paketeak sortu ditu. Horrela, bada, Kultura Bonuak duen 25 euroko kostuaren truke, beraien buruei edo beste batzuei BOSen sarrerak oparitzea erabakitzen dutenek prezio ofizialean 49,4 eta 52 euroko kostua izango luketen sarrerak lortu ahal izango dituzte. Horrenbestez, Kultura Bonu batekin, A eremuko sarrera bi, B eremuko hiru sarrera eta C eremuko lau sarrera eskuratu ahal izango dira.

Eskainitako sarrera-paketeak:
A eremuko sarrera bi. Prezio ofiziala: 24,7 € x 2 = 49,4 €. 9,4 €-ko aparteko deskontua.
B eremuko hiru sarrera. Prezio ofiziala: 17,2 € x 3= 51,6 €. 11,6 €-ko aparteko deskontua.
C eremuko lau sarrera. Prezio ofiziala: 13 € x 4=52 €. 12 €-ko aparteko deskontua.

Kultura Bonua kutxazainek ematen dituzten sarreren antzeko agiriak dira; berarekin, 40 euro kontsumitu daitezke kultur produktuetan establezimendu bakar batean, 25 euro baino ez badira ordaindu ere. Bonua abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 5era arte eskuratu daiteke (edo izakinak agortu arte)
BBKren orotarako kutxazainetan (Bizkaia), Gipuzkoan KUTXAren webgunean (www.kutxa.net) eta erakunde honen bulegoetako "Internet Kioskoetan", halaber, eta Araban VITAL KUTXAren webgunean (www.cajavital.es).   KULTURA BONUA BOSek eskainitako sarrera-paketeak eskuratzeko edo Euskalduna Jauregiko Txartel-leihatiletan BOSen Denboraldi Sinfonikoko edo Ganbera Denboraldiko kontzertuetara sarrerak eskuratzeko erabili daiteke.
 

Otsaila 2012
AlArAsOgOsLrIg
4
 
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA   Palacio Euskalduna Jauregia Abandoibarra Etorbidea, 4 - 48011 Bilbao
Telefonoa: +34 94 40 35 205 Faxa: +34 94 40 35 115 E-posta: abonados@bilbaorkestra.com