
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (LOPD), eta Informazio eta Komertzio Elektronikoko Sozietatearen Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera (LSSI), baimena ematen dut nire datuak sar daitezen “Abonatuak” izeneko fitxategian, zeinaren arduraduna JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA – BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA FUNDAZIOA den. Aipatu datuak , erabiliko dira abonatuei ematen zaien zerbitzua mantentzeko, zabaltzeko, betetzeko eta kontrolatzeko; informazio teknikoa, operatiboa eta/edo komertziala (ohizko edota euskarri elektronikoen bidez) bidaltzeko, bai Fundazioaren produktu edo zerbitzuena eta bai honek lankidetza duen enpresena, abonatuentzat abantaila duten eskaintzak egiteko; eta azkenik, gogobetetasun-inkestak egiteko.
- Ez dut jaso nahi informazio komertzialik Fundazioaren produktu edo zerbitzuei buruz.
- Ez dut jaso nahi informazio komertzialik Fundazioarekin lankidetza hitzarmena egiten duten enpresen produktu edo zerbitzuei buruz.
Jakinaren gainean nago aukera dudala sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta aurka egite eskubideak baliatzeko, LOPDk espresuki aitortzen dituenak eskaera idatzizko sinatutakoaren bitartez, helburu hauetarako helbide honetan, JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA - BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA FUNDAZIOA, Abandoibarra kalea, 4 – 48011 Bilbo (Bizkaia), beti neure NAN fotokopia ekarriz. Neure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko dut, eta hala egiten ez badut, Fundazioak ez du inolako erantzukizunik izango.