zuzendaria
Günter Neuhold.

Grazen jaio zen 1947an. Orkestra-zuzendaritza ikasi zuen bere hiriko Hochschulen, eta hobekuntza-ikastaroak jaso zituen Franco Ferrararekin Erroman eta Hans Swarowskyrekin Vienan.

1972 eta 1980. urteen artean, Alemaniako Errepublika Federaleko eskaintza ugari jaso zituen, eta Kapellmeister izatera heldu zen Hannover eta Dortmunden. Orkestra-zuzendaritzako lehiaketa ugari irabazi zituen: Florentzian (1976), San Remon (1976), Vienan (1977), Salzburgon (1977) eta Milanen (1977). Ondorioz, karrera luze bati hasiera emateko aukera izan zuen. Era berean, Wiener Philharmoniker eta Symphoniker, Milango Scala eta Erroma, Torino eta Milango RAIren Orkestren gonbidapenak jaso zituen.


1981-1986 aldian,
Arturo Toscanini Orkestra Sinfonikoko eta Parmako Teatro Regio antzokiko musika zuzendaria izan zen.
1986 eta 1990. urteen artean, Flandesko (Anberes) Erret Filarmonikoaren zuzendari titularra eta zuzendari artistikoa izan zen, eta, orkestra horretan, lan handia egin zuen kalitate artistikoko maila handia lortuz. Orkestra horrekin batera, zenbait bira egin zituen Italia, Alemania, Britainia Handia, Frantzia, Amsterdameko Concertgebouw eta Vienako Musikvereinen.


1989tik 1995era,
musikako zuzendari nagusia izan zen Karlsuheko Badisches Staatstheater delakoan, eta, 1995etik 2002ra, Bremengo Antzokiko musikako zuzendari nagusia eta zuzendari artistikoa (Theater der Freien Hansestadt Bremen).


Orkestra ugari zuzendu ditu:
Wiener Philarmoniker eta Symphoniker, Dresdeko Staatskapelle, Philarmonia Orchestra, Orchestre National de France, Orchestre Sinfoniche della Radio di Berlin, Köln, Hamburg, Leipzig, Baden Baden, Stuttgart, Erromako Orchestre RAI, Maggio Musicale Florentino, Capitole de Toulouse, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, RTVE, Sevilla, Galizia, Kanaria Handia, Tenerife, Bilbao, Euskadi, Valentzia, Bartzelonako Liceu, Lisboa, Gulbenkian, Tokyo Philharmonic eta Metropolitan, Moskuko Tchaikovsky Irratiaren Orkestra, ABC Australia Melbourne, Canadian B.C. Vancouver, Calgary, Mexiko, eta Sâo Paulo eta Buenos Aireseko Orkestra Sinfonikoak.

Operako antzokirik garrantzitsuenetan izan da zuzendari:
Milan, Erroma, Napoli, Venezia,  Palermo, Bologna, Genoa, Viena, Berlin, Dresden, Munich, Leipzig, Zurich, Geneva, Madril, Montecarlo, Paris, Tolosa (Frantzia), Bordele, Estrasburgo, Marseilla, Lisboa, Bilbao, Graz, Oslo, Göteborg, Philadelphia eta Buenos Airesen.
Ospe handiko jaialdietan hartu du parte: Salzburger Festspiele, Radio France Montpellier, Granada, Flanders, R. Strauss Dresden, Enescu Bukarest Jaialdia, Santander, Rhin-Strasbourgeko Opera eta Veneziako Biennalen.


Bere diskografia zabalean, grabazio hauek nabarmendu behar dira: Bizarurdinen gaztelua (Bartók), La Damnation de Faust (Berlioz), Der Vampyr (Marschner), Pucciniren Madama Butterfly (1904ko bertsioa) - (Orphée d’Or 2003), eta Bachen Tetralogia, (Wagner), Pasioa San Mateoren liburutik, Verdi (Requiem), Bartók (Kontzertua orkestrarako), Stravinsky (Udaberriaren kontsakrazioa), Mahler, Brahms (1. sinfonia), Bruckner (4. sinfonia), J. Strauss, Kodály, Schreker, Wolf – Ferrari, Schnittke, Schulhoff, Tchaikovsky, Liebermann eta Rihmen lan sinfonikoak. Lehen aipatu dugun Wagnerren tetralogiaren grabazioa erreferentziatzat hartzen da sail ekonomikoen barruan.


1999an,
“Austriako Errepublikako merituaren ohorezko zilarrezko domina” jaso zuen.

BOSen eta Günter Neuholden (zuzendaria) curriculumak

DOC formatua | bi hizkuntzazkoa | 126 Kb

jaitsi

Uztaila 2010
AlArAsOgOsLrIg
31
 
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA   Palacio Euskalduna Jaureguia Abandoibarra Etorbidea, 4 - 48011 Bilbao
Telefonoa: +34 94 40 35 205 Faxa: +34 94 40 35 115 E-posta: abonados@bilbaorkestra.com