condiciones generales

Aldaketak programazioan
Iragarritako artistak gaixorik egoteagatik, arrazoi teknikoengatik, ezinbesteko arrazoiengatik edo egoerak hala eskatzen duelako, BOSek bertan behera utzi ahal izango ditu kontzertuak, eta iragarritako datak, ordutegiak, egitarauak eta interpreteak aldatu ahal izango ditu.

Kokapen aldaketak
Antolaketa, teknika eta produkzio arloko arrazoi justifikatu eta beharrezkoak direla medio, BOSek eskubidea dauka abonaturen bati beste lekuren bat emateko, gune bereko edo goragoko beste leku bat eskainiz.

Kontzertura joateko eguna aldatzea
Abonatuek beren abonuko eserlekua kontzertu bereko beste funtzio batekoagatik aldatu ahal izango dute, betiere, eserlekuak libre badaude. Beraz, BOSek ez du bermatzen eremu bera.

Aldaketa honako lekuetan egin daiteke:
1.- BOSen bulegoetan.
Nahikoa da BOSen bulegoetara joatea, jendearen arretarako ordutegian (09:00etatik 14:00etara), abonuaren eguna baino, gutxienez, 48 ordu lehenago. Abonatu-agiria entregatuko da, tratatzeko, eta aukeratutako funtziorako sarrera jasoko da.
2.- Euskalduna Jauregiko txartel-leihatiletan.

Aukera honek aste barruko kontzertuaren aldaketetarako baino ez du balio. Txartel-leihatilaren ordutegia 17:00etatik 20:00etara artekoa da, eta, gutxienez, abonuaren eguna baino 24 ordu lehenago eskatu behar da. Egin beharrekoa aurreko kasuan egin beharreko berbera da.

Abonuaren ordainketa zatikatua
Denboraldi osoko abonatuek, modalitate arruntean, ordainketa bi epetan egin dezakete, bankuan helbideratuta: lehenengoa irailean eta bigarrena urtarrilean.

Segurtasuna, abonatu txartela galduz gero
Kopia bat egingo dizugu. Kopiaren prezioa: 5€.

Lekuen zenbatekoa itzultzea
Lekuak ez dira aldatuko (abonuetarako jasotako kasuetan izan ezik) eta ez da leku horien dirua itzuliko. Ikuskizuna bertan behera geratu izana da lekuen zenbatekoak itzultzeko arrazoi onargarri bakarra.

Ordainketa ezak
Abonua ez bada ordaintzen, galdu egingo da abonu horretarako eskubidea. Abonuaren epeetako bat ordaintzeko data ez bada errespetatzen, abonuaren zenbateko osoa ordaindu beharko da.

Gazteentzako sustapenak
Gazteei zuzendutako sustapenak dituzten lekuak adin batetik gorako pertsonek erabiltzen badituzte, BOSek ez die Aretoan sartzen utziko eta, abonuei dagokienez, baliogabetuta geratuko dira.

Egiaztatzea
Aretora sartzeko, nahitaez aurkeztu behar da abonatuaren txartela edo dagokion sarrera.

Adin txikikoak
5 urtetik beherako umeak ezin dira sartu, umeei zuzendutako emanaldietan izan ezik.

Puntualtasuna
Publikoarekiko eta artistekiko errespetuz, mesedez, puntualtasunik handiena eskatzen da. Ezin izango da Aretora sartu emanaldia hasi ostean. Kasu horietan, atsedenetan eta obren arteko etenaldietan egongo da sartzeko aukera.

Grabazioak eta argazkiak
Euskalduna Jauregiaren barruan ezin da argazkirik atera, filmatu edo grabatu.

Telefono mugikorrak
Aretora sartu baino lehen, telefono mugikorrak eta mota guztietako alarmak itzali egin beharko dira.

Kerik gabeko gunea
Euskalduna Jauregiaren barruan ezin da erre.

Onarpen eskubidea
Onarpen eskubidea BOSen esku dago.

Eduki hauen baliagarritasuna
Dokumentu honetan jasotako data, egitarau eta prezioak baliagarriak izango dira, akats tipografiko edo materialen kasuan izan ezik.

Otsaila 2012
AlArAsOgOsLrIg
4
 
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA   Palacio Euskalduna Jauregia Abandoibarra Etorbidea, 4 - 48011 Bilbao
Telefonoa: +34 94 40 35 205 Faxa: +34 94 40 35 115 E-posta: abonados@bilbaorkestra.com