Tokyo International Forum Tokioko gobernu metropolitarraren aginduz eraiki zuten gehiago ikusi +
BOSek nazionalismo musikaletako zenbait maisu-lan interpretatuko ditu gehiago ikusi +
La Folle Journee musika klasikoko jaialdia da, eta Frantzian sortu zen 1995ean, Nanteseko hirian, hain zuzen ere. Ekitaldi horri esker, René Martin sortzaileak egiaztatu egin ahal izan zuen bazegoela musika klasikoa demokratizatzerik, ikus-entzuleek ezin hobeto ulertu zezaketela inolako hastapenik eduki gabe eta arrakasta handia izan zitekeela. Jaialdia zenbait hiritara eraman zuten: Lisboara (Portugalera), 2000n; Bilbora (Espainiara), 2002an; eta Tokiora (Japoniara), 2005ean.
Tokiko Jaialdiaren lehen edizioa 2005ean egin zen Beethovenen omenez, eta 320.000tik gora bisitari eduki zituen. Bigarren edizioan, 2006an, 700.000tik gora lagun joan ziren 200 kontzertu baino gehiago eskaini eta 1.500etik gora musikariren partaidetza eduki zuen ekitaldira.
Aurten, apirilaren 29tik maiatzaren 6ra egingo da jaialdia. Bertan, 1.500etik gora musikarik parte hartuko dute, eta 300 kontzertu eskainiko dira, gutxi gorabehera. Kontzertuak 9:00etan hasi eta 23:00etan amaituko dira Tokio Internacional Forumeko 7 aretoetan, eta 5.000tik gora ikus-entzulerentzako lekua dago bertan.
Batez beste, kontzertuek 45na minutu iraungo dutenez, ikus-entzuleek zenbait kontzertu ikusi ahal izango dituzte egun batean. Era berean, musikari handienei entzuteko aukera ere eskainiko da 10-20 euroren truke.
Aurton, “Herrien harmonia” izango da La Folle Journee au Japon jaialdiko lema. 2007ko edizioan, beraz, “eskola nazionala” izeneko mugimendu ezaguna izango da nagusi. Hori dela eta, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendeko Europako herri-musikaren eragina aurkeztuko da, musikarien eta musikagileen lanean oinarrituta. Egunotan, honako musikagile hauen lanak egongo dira entzungai: Errusiako eskolako Tchaikovski, Rachmaninov eta Korsakov; Txekiako eskolako Smetana eta Dvorak; Hungariako eskolako Bartok eta Kodaly; Finlandiako Sibelius; Norvegiako Greeg; Espainiako eskolako Albeniz eta Falla; eta azkenik, Frantziako eskolako Fauré eta Debussy.
La folle Journee au Japon-en webgunera joan