castellano | hasiera

Programa BOSek nazionalismo musikaletako zenbait maisu-lan interpretatuko ditu
gehiago ikusi +

2009ko uztailaren 11n

Gure birako azken kontzertua

Gaur, biri honetako azken konpromisoa beteko dugu. Tokiotik Gifura joango gara, Salamanca Hallen jotzeko. Horretarako, irrikaz erabili nahi nuen garraiobidea hartuko dugu: “bala-trena” edo, Japonian diotenez, JR Shinkansen.

Zirraragarria da geltokian igarotzen ikustea eta aire-kolpea sentitzea, bai eta bertan bidaiatzea ere

Tren Bala

Egia esan, orduko 300 km-ko abiaduraz bidaiatzen duzu, baina badirudi geldi zaudela. Badakit hori ohikoa dela abiadura handian, baina japoniarrek orain dela 40 urte baino gehiago jarri zuten abian (lehen linea 1964koa da), eta, 40 urte horietan, 6.000 milioi bidaiari baino gehiago eraman dituzte, hau da, une honetan planetan bizi diren biztanle guztiak.

Oso bidaia erosoa da, hegazkinekoa baino askoz hobea (leku handiagoa dago eserlekuan) eta ez dago “aire-hutsuneen” arriskurik

Interior Tren

Oso eroso eta lasai heldu ginen Gifura; eta handik, Salamanca Hallera, hau da, Salamancarekin senidetutako hiri honetako auditoriora. Auditorioaren izenari erreparatuta, agerikoa da harreman hori dagoela. Gainera, Gaztelako hiriko katedraleko atearen kopia ere badago bertan.

Salamanca Hall

Iristean, kaxako janaria. Lehenago ere azaldu nizuen. Fukuin, hain zuzen ere, “kaxako janaria” dastatu genuen. Gifun ere gauza bera egin genuen. Joan-etorri asko egin behar genituenez, ez genuen jatetxe batean jateko astirik. Beraz, auditoriora bertara ekarri ziguten jatekoa. Hona hemen kaxa baten argazkia. Egia esan, oso gozo zegoen jatekoa.

Caja de comida

Gure azken kontzertua ezin hobea izan zen. Den-dena behar bezala garatu zen. Auditorio bikaina da bere edertasun eta akustikagatik, eta jendez gainezka zegoen. Ikus-entzuleen gustuko kontzertua izan zenez, ia-ia ezin izan ginen bertatik irten txaloaren txaloz. Bira-amaiera zoragarria izan zen benetan.

Gifu

Kontzertuaren ondoren, argazki oroigarrietarako azken minutuak eta itzulerarako bi taldeen eraketa. Bata Frankfurtetik zihoan; eta bestea, nirea, Parisetik.

Japonian eman genituen azken orduetan, bala-trenean bidaiatu genuen Osakaraino, eta, ondoren, Kansaiko nazioarteko aireportuko hotel batean geratu ginen, gure hegazkina uztailaren 12an, igandea, irteten zelako 11:50ean.

Hegaldi luzea (zergatik ote dira luzeagoak itzulerako bidaiak), guztiok oso nekatuta, baina zoriontsu, Japoniako birako esperientzia itzela izan zelako. 10.000 km-ren ondoren, mendebaldeko gure mundu honetara iristean, Pariseko Charles de Gaulle aireportuko segurtasun-kontroletako ilera amaiezinak aurkitu genituen berriro. Pazientziaz eta etsiz, gure txandaren zain geundela, Japoniako aireportuetan halakorik egiten ez zutela gogoratzen genuen. Hain zuzen ere, segurtasun-arduradunen keinuak eta jarrerak ere beste era batekoak ziren.