castellano | hasiera
Bidai-koadernoa
BOSek 40.000 ikusleren aurrean joko du Tokion
Jaialdia
La Folle Journee musika klasikoko jaialdia da, eta Frantzian sortu zen 1995ean gehiago ikusi +
Auditorioa Tokyo International Forum Tokioko gobernu metropolitarraren aginduz eraiki zuten gehiago ikusi +
Programa BOSek nazionalismo musikaletako zenbait maisu-lan interpretatuko ditu gehiago ikusi +
Entzunaretoa Entzunaretoa

Eraikuntza: 1996

Azalera: 140.000 metros cuadrados

Tokyo International Forum Tokioko gobernu metropolitarraren aginduz eraiki zuten. Gizarte-etxe bakarra da, eta jarduera kulturalak nahiz ekonomikoak garatzeko diseinatu zuten. Metroko lau linearen eta bi tren-geltoki estrategikoren arteko elkargunean kokatuta dago, jarduera handiko eremuan.

Diseinuak sarbide erosoa bezain soila eskaintzea dauka helburu, bai eta inguruneko jardueratik isolatzea ere. Granitozko inguru-hormak lorategiz hornitutako eremua eratzen du, eta horren gainean jarduera artistikoetarako esekitako lau guneren azpitik zabaltzen da.

Gauez, argiak egiturako alboen gainazala islatzen du, eta argi-iturri flotagarri monolitiko bihurtzen du, kristalezko korridorea argitzeko eta zeruertzean nabarmentzeko.

Yurakucho pabilioia kristalezko egitura aske handiena da munduan. Bertan, metro-geltokira joateko eskailera dago eta gunerako sarrera nagusia eratzen du. Kristalezko korridorea Japonian inoiz eraikitako egitura ausartenetakoa da. Izan ere, kristalezko eta altzairuzko elipse bi dauzka, eta euren artean gurutzatzen dira. Era berean, zabal-zabala den lobby nagusia ere badago, eta guneko osagaiak lotzen ditu. Kristal ijeztuzko errezel-horma gardena izateko dago diseinatuta, eta, ikusmenaren bitartez, antzokiak eta plaza lotzen ditu hitzaldi-zentroarekin.

Tokyo International Forum-en webgunera joan