
BOSek nazionalismo musikaletako zenbait maisu-lan interpretatuko ditu
gehiago ikusi +
Atzoko ekitaldi eta arrakastaren “goraldiaren” ostean, gaur birako kontzertu bitxiena eskainiko dugu. Unibertsitate batean joko dugu: Toin University of Yokohama.
Unibertsitate horretako auditorioan, munduko orkestra onenek jo dute. Hona hemen printzipio interesgarri bat: halakoetan, hobe da kultura gazteengana hurbiltzea, gazte gehienek ez dutelako kulturaren inguruko interes handirik.
Printzipio ona da, eta unibertsitate honetan ondo baino hobeto ezartzen dute, Ukawa Memorial Halleko egitaraua bizi-bizia delako kulturaren, musikaren, antzerkiaren eta zinearen arloan.
