Tokyo International Forum Tokioko gobernu metropolitarraren aginduz eraiki zuten gehiago ikusi +
BOSek nazionalismo musikaletako zenbait maisu-lan interpretatuko ditu gehiago ikusi +
BERTAKO GARRAIO-SISTEMA ETA ZAINAK ERE BAI. BESTELA, “JAPONIAR GUZTIAK EDUKI BEHAR DITUT INGURUAN”
Tokioko geltoki nagusia, 17:30ean. Tokioko biztanle guztiak dauzkat inguruan? Ez dago Tokioko geltokiko korridoreetatik dabilen jendetzak zehaztutako bidetik irteterik. Sarbidetik hurbil zaudela, hortik irten behar zarela konturatzen bazara (oso erraza da hori gertatzea, ekialde urruneko megalopoliko aldirietako garraio-sistema ezagutzen ez baduzu), bi aukera dituzu eta bietako bat bera ere ez da hurbiltzea eta bertatik irtetea. Beraz, hobe da korridoreen zirkulu osoari berriro buelta ematea eta sarbidera trebezia handiagoz hurbiltzea. Bestetik, bitik gora egunetan lehenengo sistemaren bidez lortu nahian dabiltzan adituak etxadi erdi bat haratago joan ohi dira eta, trebezia handiz, aurkako norabidean doazen japoniar ugariekin bat egiten dute, posizio egokienean jartzeko eta euren nasara edo irteerara iristeko.
Tokioko tren eta metro bidezko garraio publikoa harrigarria da benetan, miraria delako 37 milioitik gora biztanleko metropolialdeari mugikortasuna ematea (bai, ondo irakurri duzue, eta ni ez naiz erratu eta ez dut dena bikoiztuta ikusten sakearen ondorioz) eta minotauroaren labirintoan ez etsitzea. Nik gauza biak sentitu nituen han barruan. Batetik, banekien Tokio bezalako hiri-eremuari hain kalitate handiko zerbitzua ematea miresgarria zela. Bestetik, ordea, etsipena sentitzen nuen honelako mapa bati aurre egin behar nionean:

Hori erraza iruditzen bazaizue, hona hemen garraio-sare honetako geltoki nagusiaren eskema argia. Benetan diotsuet Ariadnaren hariak ez zuela ezertarako balio izango leku honetan.

Dena dela, ziurtatu egiten dizuet planoei esker, bizkaitarron berezko intuizioari esker (jaiotzetikoak edo adopziokoak diren kontuan hartu gabe) eta Japoniako hiriburuko bertako bidaiarien adeitasunari esker gure musikari bat bera ere ez dela galdu labirintoan. Izan ere, garraio-sistema hau ondo baino hobeto dabil.