castellano | hasiera
Bidai-koadernoa
BOSek 40.000 ikusleren aurrean joko du Tokion
Jaialdia
La Folle Journee musika klasikoko jaialdia da, eta Frantzian sortu zen 1995ean gehiago ikusi +
Auditorioa Tokyo International Forum Tokioko gobernu metropolitarraren aginduz eraiki zuten gehiago ikusi +
Programa BOSek nazionalismo musikaletako zenbait maisu-lan interpretatuko ditu gehiago ikusi +
maiatzak 3

Tokio. Hiri garbia BOSen esanetara

LEHENENGO ALBISTEAK TOKIOTIK
Badakit apalegia izango ez naizela, baina Tokion eskaini ditugun lehen kontzertuak ikaragarriak bezain arrakastatsuak izan dira. Auditorioa gainezka ikustea eta 5.000tik gora lagunek BOSen interpretazioa adi-adi entzutea nekez ahazteko moduko esperientzia izan da. Une horretan, hegaldi-orduak, ordutegi aldatua, gose aldatua eta aurrean daukagun egitarau nekagarria ahazten zaizkigu, den-dena ahazten zaigu.

Gure Ravel beti izan da magikoa orkestrarentzat, babestu egin gaitu beti. Oraingoan ere, antzeko zerbait gertatu da, Pianorako eta orkestrarako sol maiorreko kontzertuaren soinua zoragarria izan delako, euskal musikaren, jazzaren, erromantizismoaren eta barrokoaren arteko nahasteari esker. Horrez gain, Momo Kodama piano-bakarlari gaztearen interpretazioa ere bikaina izan zen, indar apartaz jo zuelako.

Egitarauari amaiera emateko, Boleroa eskaini genuen. Gure ikus-entzuleek oso-oso zaila eta ezin magikoagoa den lan zoragarri honetaz gozatzeko aukera izan du. Orduan, hain nekatuta nola interpretatuko genuen eta aretoko ikus-entzuleek nola hartuko zuten ikusi beharra zegoen. BOSen interpretazio apartaren ondoren egon zitezkeen zalantza guztiak argitu zituen txaloaldiak. Niretzat une magikoa izan zen benetan. Egia esan, ikus-entzuleen artean nengoen eserita, kontzertuaz gozatu, argazki onargarriak egin eta ikus-entzuleen erantzuna antzeman nahian.

Japoniako ikus-entzuleek gogotsu txalokatzen omen dute euren buruen gainetik. Egia esan, esku asko ari ziren euren jabeen buruen gainetik txaloka, ohi bezala egiten zutenen aldean. Juanjo 4 aldiz irten behar izan zen, eta lanean esku hartu zuten bakarlari guztiak aurkeztu behar izan zituzten. Batez ere, Javier Alonso perkusio-bakarlariari eskaini zioten atentzio handiena, lan osoan zehar erritmoa zehazteko zeregin zail bezain estresagarriari eutsi ziolako. Orkestrako kide guztiak zutik jarri ziren, eta beste hainbeste aldiz eskertu zituen txaloak.

5.000 lagunentzako auditorioa, kontzertua hasi baino lehen

5.000 lagunentzako auditorioa, kontzertua hasi baino lehen

Gainera, egoera baretu beharrean, ikus-entzuleek txaloka jarraitu zuten eta ez zuten eserlekuetatik alde egin nahi. Epeak oso estuak direnez, halakoetan antolatzaileek aretoko argiak pizten dituzte, musikariei eta ikus-entzuleei hurrengoak sartu behar direla adierazteko. Hain zuzen ere, halaxe egin zuten.

Eguneko bigarren kontzertua “bakarlarientzako areto txiki” batean eskaini genuen, eta 1.490 lagunentzako lekua zeukan. Berriro ere, gainezka egon zen, ikus-entzuleak txoratzen zeuden eta antolatzaileek argiak piztu behar izan zituzten. Tchaikovski ere alde eduki genuen.

HIRI GARBIA
Tokio hiri harrigarria da benetan, bere tamainagatik, tren bidezko garraio-sare ikaragarriagatik, elektronika-dendengatik, segurtasunagatik eta garbitasunagatik. Kaleak garbi-garbi daude, eta lorez, pertsonaz, ibilgailuz, argi-kablez eta gaineko pasabidez beteta daude. Metroa, hain zuzen ere, gure buruen gainetik dabil.

Tokio: Hiri garbia eta antolatua

Hiri garbia eta antolatua

Hiri zoragarria da, eta harri eta zur utzi gaitu, garbi-garbi dagoelako eta bertako biztanleak oso atseginak direlako. Izan ere, oso-oso pentzura eta laguntzeko prest daude beti. Hiri honek eta bertako hiritarrek aipamen berezia merezi dutela uste dut, oso modu garrantzitsuan erakusten dituztelako belaunaldi desberdinen bizimoduaren eta balioen artean dauden alde handiak.