Tokyo International Forum Tokioko gobernu metropolitarraren aginduz eraiki zuten gehiago ikusi +
BOSek nazionalismo musikaletako zenbait maisu-lan interpretatuko ditu gehiago ikusi + Maiatzaren 2tik 6ra, BOSek La Folle Journee au Japón jaialdian parte hartuko du. Bi urtetan, besterik ez, bertaratutako ikus-entzule gehien eduki dituen musika klasikoko ekitaldia izatea lortu du, 2006ko edizioan 700.000 lagun baino gehiago hurbildu zirelako bertara.
Apirilaren 30ean, BOS Tokiora joango da, La Folle Journee au Japon jaialdian parte hartzeko. 5 egunetan zehar, orkestrako 99 musikarik, plantilla osoak, 10 kontzertutan parte hartuko dute, eta 40.000 lagun baino gehiago joango dira bertara. Egunean bi kontzertu eskainiko dituzte, eta, euretatik, zortzi 5.000 ikus-entzulerentzako auditorio handian egingo dira. Jaialdia Nantesko Folle Journee jaialdiaren bertsio japoniarra da, eta Bilboko Musika-Música jaialdiaren “anaia”. Bertan, Asiako eta Europako 1.500etik gora musikari elkartuko dira, eta, apirilaren 29tik maiatzaren 6ra, 300 kontzertu baino gehiago eskainiko dituzte.
Bere historiako irteera garrantzitsuenean, BOSek erronka artistiko handiari aurre egin beharko dio, nazionalismo musikaletako zenbait maisu-lan interpretatuko dituelako.
Bira honetan, orkestrak 110 lagun eramango ditu, 3 hegalditan banatuta. Horrez gain, Japoniara daraman materialak (musika-tresnek, jantziek eta partiturek) 20 metro kubikotik gorako zama eta 2.200 kg-tik gorako pisua dauzka. Horrez gain, musikariek daramatzaten musika-tresnak eta orkestrako kideen maletak ere hartu beharko lirateke kontuan.